NAIZ
Tutera

Euskara eta D ereduaren aurkako eskuorriak banatu dituzte Erriberan

Nafar Gobernuaren aurkako eskuorriak banatu dituzte Erriberako hainbat herritan, euskara eta D ereduaren inguruko politikak-direla eta. Euskara bultzatuz «gaztelera eta ingelera hautatzen dutenenik desberdintasunak sortzea» leporatzen diote.

Euskara eta D ereduaren aurkako eskuorriak Erriberan. (@MartxeloDiaz)
Euskara eta D ereduaren aurkako eskuorriak Erriberan. (@MartxeloDiaz)

‘Diskriminazioari ez’ izenburuarekin, Euskara eta D ereduaren aurkako eskuorriak agertu dira Tuteran eta Castejonen, besteak beste. Bertan, nafar Gobernuari euskarazko hezkuntza eredua «hizkuntza ofiziala ez den lekuetan» bultzatzea leporatzen diote.

«Eta oraindik okerrago dena, desberdintasunak sortzen ditu gaztelera edo ingelerazko hezkuntza hautatzen dutenekin», gehitzen du eskuorriak. «Euskara ez da ez nazionala ez ofiziala, ez baldin bada euskal nazioa edo Euskal Herria delakoaren hizkuntza», gehitzen du.

Testua lagunduz, EAEko hezkuntzak 2016ko abenduan PISA ikerketan atera zituen emaitza txarrak baliatu dituzte, nahiz eta ikerketa berean, euskara barne, Nafarroak emaitza onak izan zituen.