
Markak hausten jarraitzen du Lilatoiak berdintasunera bidean. Dortsala eskuratu zuten 5.700 emakumeen artean 4.801 izan dira lasterketak dituen 5 kilometroak egitera abiatu direnak.
Izaro Rubio ordiziarra izan da aurtengo edizioko irabazlea, 2014an lortu garaipena errepikatuz. Azpimarratzekoa, baina, lasterketan zehar izan den giro ona da. Jendetza batu da Donostian lasterketa ikusteko, eguraldiak mehatxu egiten bazuen ere.
Ugari izan dira indarkeria matxistaren aurka entzun diren oihuak, baita emakumeen eskubideen aldekoak edota Sara Majarenas eta Izar elkarrekin eta kalean eskatzen zutenak.
Lasterketa hasi aurretik Verdini dantza taldea osatzen duten gazteek eginiko emanaldiak hartu dute protagonismoa.
Izan da sustorik ere lasterketan zehar, 40 urteko emakume batek osasun zerbitzuen laguntza eskatu behar izan baitu. Zorionez, baina, ez da kontua gehiagora joan.
Martxan gaude!!#lilaton17 @irutxulo @LABORALkutxa @Grupo_ATE @PoweradeES @Ogi_Berri @BMSupermerkatua @GipuzkoaKirolak @donostia_kirola pic.twitter.com/VMqLgy3N67
— Lilaton (@Lilaton1) 5 de marzo de 2017

Una herida grave en Errekaleor tras un ataque que ven instigado por la Ertzaintza

En libertad provisional el presidente del club de rugby de Igorre tras 137 denuncias

Doctor Deseo cierra un ciclo de 40 años con un doble vinilo, un cómic y un gran concierto

Entre lo incomprensible y lo irresponsable

