
Datorren igandean ekingo dio Gure Esku Dagok galdeketen olatuari Astigarragan, Hernanin, Larrabetzun, Oarsoaldea eta Tolosaldean. Herri eta eskualde horietako ordezkariek agerraldia egin dute Errenterian eta galdeketetan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.
«Gure botoarekin, edozein dela ere, herritarron, herritar denon aldeko urrats handi bat egiteko aukera izango dugu igandean», adierazi dute Angel Oiarbide eta Naroa Iturri bozeramaileek. 35 herrietako ordezkariak bildu dira gaur eta galdeketak «zilegitasun, legaltasun eta berme guztiekin gauzatuko direla» adierazi dute.
Iazko ekainaren 5ean bezala, 150.000 herritar inguruk izango dute parte hartzeko aukera. «Uda iristen denerako milioi erdi izango dira beren iritzia emateko aukera aukerango izan duten euskal herritarrak», baieztatu dute.
Honelako ekimenak aurrera ateratzeko auzolanak duen balioa nabarmendu nahi izan dute. «2.000 boluntario inguru ariko dira lanean igandeko galdeketetan. Hori da gure tresnarik garrantzitsuena: herritarren ahalduntzea, borondatea, anbizioa eta konpromisoa».

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»



