
Poesia, bertso, musika eta ‘BatZuk, euskararen lau aurpegi’ dokumentalaren laburpenaren bitartez Korrikaren 20. edizioaren zehaztasunak eman dituzte Bilboko BBK aretoan.
Asier Amondo Korrikaren arduradunak esan du ordua heldu dela «Euskal Herri osotik, gelditu gabe, Iruñeako bukaeran ezagutuko den mezu ezkutuaren lekukoa eskutik eskura ibiltzen hasteko».
Mertxe Mugikak, AEK-ren koordinatzaile nagusiak, berriz, nabarmendu nahi izan du «gure erronka elkarrekin egitasmo bat abian jartzea izango da, hurrengo Korrika baino lehen bidea eta helmuga idatzita egon daitezen; hori bailitzateke ekarpenik onena BatZuk indartsu eta zabal bat eraikitzeko!».
«BatZuk» leloan oinarrituta, Gotzon Barandiaran olerkaria eta Irati Erkizia bertsolaria igo dira Olaeta Ballet elkarteko dantzariekin, beste hizkuntza batean jaio eta euskarara hurbildu diren lau ikaslerekin batera: David Cascan (galego eta gaztelera), Albae Morrell (katalana), Anna Paola Loi (italiera) eta Aziz Messaoudi (arabiera).
Aurkezpen sozialean aurpegi ezagun ugari elkartu dira. Besteak beste, eragile eta ordezkari hauek bertaratu dira, arloka: erakundeak (Juan Maria Aburto Bilboko alkatea, Bingen Zupiria kultura sailburua eta Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundietako, HABEko, EHUko eta Euskaltzaindiko ordezkariak); eragile politikoak (Andoni Ortuzar EAJren lehendakaria eta EAJ, EH Bildu, Podemos eta PSE alderdietako ordezkariak); herri mugimendua (Bilboko Konpartsak, Gure Esku Dago, EH 11 Kolore, Etxerat, EHIGE, BIGE); sindikatuak (ELA, LAB, EILAS, CCOO); euskalgintza (Kontseilua, Topagunea, Euskal Herrian Euskaraz, Bai Euskarari, Ikastolak eta euskaltegietako ordezkariak) eta eragile kulturalak eta artistak (Porrotx pailazoa, Ilaski Serrano telebista-aurkezlea, Jurgi Ekiza Willis Drummond taldeko kidea, Bertsozale Elkartea, Elkar, EIDABE).

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

