
Iruñeko Labrit pilotalekuak hartu du 2017ko Buruz Buruko Txapelketaren bigarren partida, Laso eta Albisu aurrez aurre jarri dituena.
Aurrelari nafarra 22-19 gailendu zaio ataundarrari, eta hortaz, final-zortzirenetarako txartela eskuratu du.
Fase horretan zain izango du Iñaki Artola. Hilaren 24an neurtuko dituzte indarrak, Zumaian.
Bihar, igandea, Lekeition dago jarrita hitzordua, aurrez aurre izango baitira Zabaleta eta Mendizabal III.a.
Atzo abiatu zen txapelketa, Soriako pilotalekuan, Victor eta Untoriaren artekoarekin. Hasieratik partida kontrolpean izan zuen Victorrek, eta 22-8 irabazi zuen. Beñat Rezustaren aurka jokatuko du final-zortzirenetan. Hilaren 21ean jokatuko dute biek, Bergaran.

Música
Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Salud
Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Salud
Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Ciencia y Tecnología
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Euskal Herria
