Eguerdiko 13.30ak aldera jaso dute SOS Nafarroan istripuaren abisuaren berri. Nonbait, auto batek eta motor batek aurrez-aurre jo dute, eta bertara gerturatu dira Lodosako suhiltzaileak eta zerbitzu sanitarioak.
Nafarroako Gobernuak zabaldu duen informazioaren arabera, 33 urteko gizonezko bat da hildakoa. Istripua izan eta segituan hil da, ospitaleratua izan aurretik. Harekin motoan zen laguna, berriz, erietxera eraman dute.
Ez da igande honetan Nafarroan jazo den istripu bakarra izan San Adrianekoa. Pare bat ordu lehenago Na-5330 errepidean izan duten istripu baten berri jaso dute larrialdi zerbitzuek. Gizonezko batek lesioak jasan ditu.
Ospitaleratua izan da zauritutako gizonezkoa, nahiz eta istripua izan den tokira mediku zerbitzuak eta suhiltzaileak ere bertaratu diren.

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria
