
Mungiako Larramendi ikastolak antolatuko du 2017ko Ibilaldia maiatzaren 28an. Urtean zehar ekimen ezberdinak antolatzen ari dira eta maiatzaren 6rako ez ohiko pilota desafio bat antolatu dute aurpegi ezagunekin.
Koikili futbolari ohiak eta pilotari profesional izandako Mikel Goñik, Gatibu taldeko abeslaria den Alex Sardui eta futbol jokalaria izandako Asier Del Hornoren kontra neurtuko dituzte indarrak. Goñiren gaitasuna pilotan aritzeko ezaguna da, baina diotenez Del Horno ere primeran moldatzen da. Ikusi beharko da Koikili eta Alex Sarduik ematen duten maila.
Arratsaldeko 17.30etan jarri dute hitzordua Mungiako frontoian eta sarrerak bost euro balioko ditu.
Pilota desafioarekin batera, emakumezkoen arteko partidak eta sorpresa gehiago izango direla iragarri dute.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona
