NAIZ
DONOSTIA

Leidor antzokia bete du Benito Lertxundik, Hatortxu Rock jaialdiaren aurkezpen biran

Tolosako Leidor Antzokia lepo bete du Benito Lertxundik, uztailean Lakuntzan egingo den Hatortxu Rock jaialdiaren aurkezpen biran.

Leporaino bete du Benito Lertxundik Tolosako Leidor aretoa. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Leporaino bete du Benito Lertxundik Tolosako Leidor aretoa. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Euskal Herriko hiri, herri eta auzo desberdinetan barrena aurkezten ari dira uztailaren 27tik 30era Lakuntzan egingo den Hatortxu Rock jaialdia, musika eta elkartasuna uztartuko dituena.

Gaurkoan Tolosan egin dute hitzordua eta lepo bete da Leidor Antzokia, Benito Lertxundiren kontzertuaz gozatzeko.

Datozen egun eta asteotan ere badituzte zita interesgarriak, hala nola, maiatzaren 13an Kepa Junkerak eta Sorginek Elorrioko Arriola Antzokian eskainiko duten emanaldia, egun bat beranduago Korrontzik Iruñeko Baluarten eskainiko duen ikuskizuna edo hilaren 19an Ruper Ordorikak Agurainen emango duen kontzertua.