
«Inork baino hobe ezagutzen ditu Etxeratek Hatortxu Rock 1999an jaiotzeko arrazoiak, eta beraz, inork baino hobe ezagutzen du 2017an Euskal Herriak ezagutu duen elkartasun jaialdirik handiena antolatzeko beharra», azaldu dute festibalaren antolatzaileek.
«18 urte eta 20 edizio eta gero, arrazoi eta helburu haiek, tamalez, indarrean jarraitzen dute. Ia 340 euskal preso politiko daude oraindik ere, gaur egun, espainiar eta frantziar estatuetako espetxeetan dispertsatuta, honek haien gertukoentzako suposatzen duen bizi arrisku eta sarraski ekonomikoarekin», gaineratu dute.
Hatortxu Rock eta Etxerat azken honek Hernanin duen egoitzan bildu dira. Bertan, euskal preso politikoen senideek osatzen duten kolektiboak babes osoa agertu dio Lakuntzan uztailaren 27tik 30era egingo den ekimenari.
Euskal Herriko zein nazioarteko hainbat eragilerekin bilduko da Hatortxu Rock, euskal preso politiko, iheslari eta deportatuen eskubideen defentsan benetako aurrera pauso bat izatea helburu duen Hatortxu 20ra ahalik eta ahots gehien batzeko asmoarekin. Bide horretan lehena izan da Etxerat.

Cuatro hombres detenidos en Bizkaia acusados de agredir sexualmente a una menor de 14 años

Fallece un trabajador de 51 años en la papelera de Iurreta

Laredo no es Bilbo ni menos Altsasu: el alcalde del PP reduce los ataques a «gamberradas»

Tres hombres fallecen en la playa de Zurriola, el pantano de Allotz y las piscinas de Barakaldo
