Iñaki Bilbao presoak gose greba hasi zuen asteburuan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinaraz zuenez. Bilbaok Puerto III-ko kartzelan pairatzen dituen baldintza gogorrak aipatu arren, gose greba independentziaren eta sozialismoaren alde hasi duela jakinarazi du ATAk.
Mugagabe iragarri duten gose grebarekin batera, Bilbaok itxialdia hasi du eta patioko orduei ere uko egin die. ATAk aurreko astean jakinarazi zuen Bilbaori lehen graduaren lehen fasea aplikatu diotela, eta horrek oso bizi baldintza gogorrak ekarri dizkiola, isolamendua areagotuta.
Lezamarrak bere burua EPPKtik kanpo kokatu du, ATAk berak beste ohar batean aipatu berri duenez. 2002tik preso da eta aurretik ia hemeretzi urteko beste kondena bat ere betea du.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
