
Abiadura Handiko Trenari (AHT) buruzko txostena egin zuen Ekopol EHUko Ekonomia Ekologiko eta Ekologia Politikorako Ikerketa taldeak. Joan den otsailaren hasieran aurkeztu zuten ‘Euskal Y-a: irtenbide gabeko atakan’ eta gaur Gasteizko Legebiltzarreko taldeen eskura jarri dute dokumentua ELA eta LAB sindikatuek, Ganberaren egoitzan erregistratuta.
LABeko Urtzi Ostolozagak eta ELAko Nora Onaindiak orduan esandakoa berretsi dute eta AHT ez dela beharrezkoa nabarmendu dute.
«Lan hau jasota, urteetan zehar esaten egon garenean berresten gara, proiektuaren alde daudenen aurrean. AHTk ez ditu euskal herritarron mobilizazio arazoak konpontzen eta, beraz, ez da beharrezkoa», adierazi dute.
Sindikatu horien iritziz, «izugarrizko kalte ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak» eragin ditu AHTren egitasmoak eta horregatik «aurrerantzean eragiten jarraitzea ekidin behar dugu».
Langileentzat onurarik ez
«Langileontzat onura sozial bakarra ez du ekarriko, bai irabazi itzelak enpresa gutxi batzuentzat, hori da justifikazio bakarra», esan dute.
Txosten honen bidez «diskurtso ofiziala desmuntatu» eta «borrokarako tresna berriak sortu» nahi dituzte eta alternatibak badaudela ohartarazi. «Merkeagoak dira gainera, gaur egun martxan dagoenaren gainean inbertsioa egitea delako», defendatu dute.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
