
Larunbata eta sanferminetako asteburu bakarra izanda, nabaria izan da korrikalarien presentzia entzierroko ibilbidean; lasterka abiatu baino ordu laurden lehenago jada Udaltzaingoa kaleak «garbitzeko» ahaleginetan aritu da.
Jose Escolar ganadutegiko protagonistak ziren gaur protagonista. Hirugarrenez hartu dute parte entzierroan, eta aurreko bi saioetako joera errepikatu egin da: ukuilutik zezen guztiak batera atera baitira ere batek Santo Domingoko aldapa hasiera bertan buelta hartu eta atzera ukuiluetara egin du buelta zezen batek.
Horrek atzeratu egin du, oro har, garbia izan den entzierroa, nahiz eta korrikalarien kopuru altuak arriskutsu bilakatu duen larunbat goiz honetako korrikaldia. Hala, gutxienez bi lagun izan dira adarkatuak, nahiz eta zaurituak izan eta erietxera eramanak gehiago izan diren, hamar guztira.
Ipurmasailean adarkatu du zezen batek lagun bat entzierro hasieran, Santo Domingo kalean bertan. Baina, larrieena, korrikalari batek bere ezkerreko besoan jaso duen adarkada izan da, Udaletxe plaza eta Mercaderes kalea gururatzen diren gunean. Adarkadaren ondorioz bere muskulatura guztia agerian geratu da. Gainerako zaurituak arriskutik kanpo aurkitzen dira.
Bost zezenek osatutako taldea bizkor iritsi da zezen plazara, baina entzierroaren azken iraupena lau minutu pasatxokoa izan da, aipatu ukuilura itzuli den zezenak eragin duen atzerapena medio.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
