
Ane Bastida baxujolea da Topatu.info-k ekainean argitaratu zuen ‘Emakumeak oholtzara’ bideo-erreportaje zabaleko protagonistetako bat; bertan landu zuten musika oholtzak oraindik ere emakumearentzat urrunegi geratzen diren eremuak direla. Antzeko haritik tiraka ariko da larunbatean Hatortxu Rock 20en baitan NAIZ gunean.
Orain Hesianen taldekide duen Zuriñe Hidalgo ere bertan izango da eta baita azken urtean arrakasta itzela izan duen Huntza taldeko ahots eta trikitilaria, Josune Arakistain, eta ahotsez eta panderoz kide duen Uxue Amonarriz. Bakarka eta taldean dezenteko ibilbidea egina duen Maria Rivero bizkaitarra ere bertan izango da eta Ariane Kamio NAIZ eta GARAko kazetariak osatuko du seiko taldea.
Larunbatean, hilak 29, 13.00etatik aurrera izango da seien arteko hizketaldia NAIZ gunean.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias

