NAIZ
GASTEIZ

Bi gazte atxilotu dituzte Gasteizen, bi adin txikikori sexu erasoa egitea leporatuta

22 eta 19 urteko bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak Gasteizen, adin txikiko bi neskari sexu erasoak egitea leporatuta, Lakuako Segurtasun sailak jakinarazi duenez.

Ertzaintzak bi gizon gazte atxilotu ditu Gasteizen, adin txikiko bi emakume erasotzeagatik. 22:00ak aldera jaso zuen abisua Ertzaintzak. Erasoa Zaramagako etxebizitza batean gertatu zen. 

Adin txikiko bi emakumeak etxebizitzara horretara joan ziren, gonbidatuak izan ostean eta ukituak jasan zituzten bi gizonen aldetik. Adierazi zutenez, segidan alde egin zuten etxebizitza horretatik.

Gauerdian atxilotu ditu Ertzaintzak bi gizon gazteak.