
‘The Disaster Artist’ amaituta, Donostiako publikoak txalo zaparrada itzela eskaini dio James Francoren lanari. Eta prentsa aretoa ia goraino bete da zuzendari eta aktore estatubatuarraren azalpenak entzuteko.
James Francok ‘The Room’ filma du aitzaki bere lanean, eta film hartan gertatu zena berregin egin du Dave anaiarekin batera. ‘The Room’ Tommy Wiseauk –Francok berak interpretatua– 90eko hamarkada amaieran grabatu zuen filma zen. Historiako lanik txarrena izan daiteke, baina kultuko film bihurtu zuen.
Wiseauren asmoa drama bat egitea bazen ere, publikoaren barre algara zoroak ateratzea besterik ez zuen lortu. Porrota izan zen lan hura, baina arrakasta ere bai, gauerdietako saioetan munduko hainbat lurraldetan izan baitzen ikusia.
«Etengabeko aldaketak daude. Porrota eta arrakasta elkarren ondoan, bata bestearen atzetik ikusten ditugu. Bizitzan zehar beti esan zioten ezetz protagonistari. Itxura hori dauka, hitz egiten zuen moduan hitz egiten zuen, baina bere buruari beste era batean hitz egiten zion James Deam balitz bezala. Porrota zegoen atzean. baina filma egitea erabaki zuen», esan du zuzendariak. Eta ildo berean jarraitu du: «Oso gogor lan egin behar izaten da. Jendeak hori ikusten du eta bat egiten du horrekin. Hainbeste film txar dago zinearen historian, baina ‘The Room ikusten jarraitzen du jendeak, Tommy guztiz murgildu zelako. Beraz, badago porrota baina arrakasta ere badago».
James Francoren helburua, beraz, ez da izan filmaren parodia bat egitea. «Filmaren tonua zaila da. Dibertigarria da baina era berean, ez da. Ez genion filmari barre egin nahi».

Un varón de 21 años fallecido en Nafarroa, primera muerte vinculada a nitazenos en el Estado

Nueve miembros del equipo rectoral de EHU derrotado disfrutan de altos cargos con el PNV

Aberri Eguna: EH Bildu reivindica soberanía y se ofrece como garantía ante el desorden global

«Fue una huelga por la dignidad», cien días de lucha en la planta de Michelin en Lasarte-Oria

