GARA
KABUL

Afganiarren kanporaketak eten ditzatela exijitu die AI-k Europako gobernuei

Amnesty Internationalek salatu du europar gobernuek asilo politiko eske etorritako afganiarrak Afganistanera bidaltzen dituztela, «tortura eta bestelako urraketak pairatzeko arriskua kontuan hartu gabe».

Asilo politikoa eskatzen duten afganistandarrak kanporatzeari utz diezaiotela exijitu die gobernu europarrei Amnesty Internationalek (AI). «Deportazioak ugaritzeko, Europako hainbat gobernuk Afganistanen gertatzen diren giza eskubideen urraketei bizkarra ematen diete, nahiz eta indarkeria maila inoizko handiena izan. Egun, ez dago leku segururik Afganistanen. Kanporatuak torturatuak edo bahituak izan daitezke, atentatu batean edo aire eraso batean hiltzeko arriskua dute. Beti beldurrez bizi behar dute», nabarmendu zuen atzo Anna Sheak, errefuxiatuen eta etorkinen eskubideetan adituak. «Arriskura itzultzera behartuak: Asilo eskatzaileak Europatik Afganistanera kanporatuak» txostena aurkeztu zuen atzo.

Norvegiak, Holandak, Suediak eta Alemaniak asilo eskatzaile afganiarrak –baita laguntzarik gabeko adin txikikoak ere– kanporatu dituztela salatu zuen.

Europar Batasunaren datu ofizialen arabera, 2015 eta 2016 artean, afganiarren kanporaketak %300 ugaritu ziren, 3.290etik 9.460ra pasatuz. Horrez gain, onartutako asilo eskaerak nabarmen jaitsi dira azken bi urteotan; 2015ean %68 izan ziren eta iaz, berriz, %33. Aurtengo lehen seihilekoan zibilen artean 5.000 hildako eta zauritutik gora egon zirela oroitu zuen gobernuz kanpoko erakundeak. Adibide gisa, iragan maiatzaren 31n Kabulen gertatu zen atentatu batean 150 lagun hil eta 400 zauritu zirela aipatu zuen.

Horrekin lotuta, iaz EBk eta Kabulek errefuxiatuak itzul zitezen sinatu zuten hitzarmena gaitzetsi zuen. «Egun Afganistanen ez dago segurtasun baldintzarik. Gobernuek ez lukete afganiar bat bera ere kanporatu behar. Gobernu afganiarrak ez du gaitasunik herrialdearen baitan dauden bi milioi desplazatuen beharrak asetzeko eta joaz den urtean Pakistanetik itzuli ziren 500.000 afganiarrei laguntzeko», ohartarazi zuen AIko ikertzaile Horia Mosadiqek.

 

EEUU pide a la OTAN un millar de soldados suplementarios

EEUU ha pedido a la OTAN el despliegue de un millar de soldados en Afganistán. «La cifra general es de 3.000 soldados de EEUU y unos mil militares aliados. Ese es el objetivo», dijo la embajadora estadounidense ante la OTAN, Kay Bailey Hutchison. «Los aliados saben que van a recibir peticiones. En las próximas semanas tendrán peticiones más específicas». Los ministros de Defensa de la OTAN se reunirán el 8 y 9 de noviembre.GARA