GARA
GALDAKAO

Gehiengo sindikalak babesa eman dio Galdakaon izango den herri galdeketari

Gehiengo sindikala osatzen duten sindikatuetako ordezkariak bildu ziren atzo Galdakaon azaroaren 5ean burutuko den herri galdeketa babesteko.

Gehiengo sindikala osatzen duten sindikatuetako ordezkariak bildu ziren atzo Galdakaon azaroaren 5ean burutuko den herri galdeketa babesteko. «Euskal Herriko herritarrei dagokie beren etorkizun politikoa askatasunez erabakitzea. Ez dago gizarte eskubiderik herritasun demokratikorik gabe, eta era berean, ez dago demokrazia herritarrik erabakitzeko ahalmenik gabe, gehiengoaren borondate demokratikoaren errespetuan oinarrituta alegia».

Bildutakoek langile guztiak parte hartzera gonbidatu zituzten. «Gure esparruan ere ukatzen digute gurekin zerikusia daukaten erabaki guztietan parte hartzea, eta horixe, hain zuzen ere, aldatu nahi dugu gurean. Langileok erabaki nahi dugu», adierazi zuten.