
Donibane Lohizunek hartu du igande honetan Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken-aurreko finalaurrekoa. Ohi bezala, 17.00etan hasi da saioa eta 2.280 bertsozale elkartu dira –sarrera guztiak amaitu dira– pilotalekuan bertsoaldiaz gozatzeko.
Fernando Anbustegi aritu da gai-jartze lanetan eta bost ariketa ezberdin egin behar izan dituzte bertsolariek: binaka gaia emanda zortziko handian, zortziko txikian gero, puntutan aritu dira ostean eta hamarreko txikiko ofizioak egin dio bide amaierako kartzelako lanari. «Gezurra esan duzu baina merezi izan du» izan da gaia.
Igor Elortza izan da, 710ekin, puntu gehien batu duen bertsolaria. 707,5 eskuratu ditu Maialen Lujanbiok; 671 Julio Sotok; 668,5 Jone Uriak; 634,5 Agin Laburuk; eta 633,5 Iñaki Apalategik.
Gaur eskuratutako puntuak aurreko itzulian lortutakoei batzen zaizkie eta batura hori izango da Barakaldoko BECen kantatuko duen zortzikotea erabakiko duena. Finalaurreko baten faltan, Iruñeko saioaren ostean jakingo da nork abestuko duen final handian.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
