
Iruñeko finalaurrekoak bazituen oso berezi egiten zuten osagaiak: azkena, Iruñeko Anaitasuna plaza apartekoan, BECeko finalean kantatuko dutenen zerrenda itxi duena... Euskararen Egunaren bezperatan, euskarari aparteko plaza eskaini diote 2.700 bertsozalek Iruñean. Finaleko zortzigarren aulkiaren dantzan jarriak zeuden begi guztiak, kalkulagailuak sutan. Azkenean, Unai Agirrek goitik beherako saio bat egin eta beretzat finalerako txartela.
Benetan hunkigarria izan da puntuak entzuteko momentua. Plazak gora altxatu du finalista berria eta Unai Agirrek, bertsolaritzan bide luzea eta oparoa egina duen hernaniarrak, ez die malkoei eutsi.
Hartara, Barakaldoko finalean honako zortzi bertsolariek kantatuko dute: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Igor Elortza eta Sustrai Colina. Iruñeko Anaitasunak bertso lapiko baten antza hartu du arratsalde osoan barna. Saio ona izan da, bertsolariak askotan iritsi dira zuzen entzulearengana eta bero joan da arratsaldea, barruan behintzat.
Azkenean, Iruñeko puntuazioa hauxe izan da:
698,5 Aitor Sarriegi
696,5 Aitor Mendiluze
696 Unai Agirre
652 Miren Amuriza
649,5 Alaia Martin
646 Oihana Iguaran

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
