Foro Sozialak antolatuta, mahai baten inguruan eta modu publikoan, espetxe politikaren inguruan eztabaidatuko dute Gasteizko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek, PPk izan ezik. Azken honek parte hartzeko gonbiteari ezetz esan dio. Mahai-ingurua ostegunean, 17:00etan, Bilbon izanen da, Bizkaiko Abokatuen Elkargoan, ‘Garai berrietan espetxe politika berria’ izenarekin.
Alderdi politiko eta sindikatuekin, «presoen gizarteratzeari begira» elkarrizketa bultzatzea du helburu. «Lehen akordioak gaixo dauden presoen inguruan eta kartzela politikaren eskumenaren inguruan ikusi ditugu jadanik Gasteizko Legebiltzarrean. Baina beste pausu bat emateko beharra ikusi dugu». Zentzu horretan jarri dute martxan indar politiko desberdinen arteko eztabaida.
EAJren aldetik Amaia Arregi izanen da, Julen Arzuaga izango da EH Bilduren ordezkaria, Rafaela Romero PSErena eta Andeka Larrea Elkarrekin-Podemosena. Moderatzaile lanetan Teresa Toda arituko da, kazetaria eta Foro Sozialeko kidea.
«Elkarrizketa aldeaniztunen bidez, datozen asteotan emaitzak ikustea espero dugu. Eztabaiden edota akordioen forma hartuko duten emaitzei buruz ari gara», gehitu du Foro Sozialak, zabaldutako oharrean.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu


