Iragan astean Athleticen aurkako derbia galtzetik zetorren Reala, eta Valentziaren aurkako neurketa zail bati egin behar izan dio aurre. Ez du asmatu, baina, punturik eskuratu gabe itzuli beharko du Zubietara.
Mari Paz izan da partidako protagonista nagusia. Berak sartu ditu etxekoen hiru golak, 33. minutuan lehena. Ordurako, baina, arriskua eramana zuten etxekoek Mariasun Quiñonesen ate inguruetara. Behin lehen gola eginda segidan iritsi da bigarrena, 44. minutuan. 2-0 iritsi da neurketa atsedenaldira.
Bigarren zatia lehenengoaren haritik hasi da. Realak, neurketaren noranzkoa aldatu ezinean, hirugarrena jaso du 58. minutuan, eta horrekin amaitu da partida. Egin ditu talde txuri-urdinak aldaketak, baina ez dute berebiziko eraginik izan hauek. Hala ere, Beristainek lotsarenak egin ditu 89. minutuan.
Atseden hartuko dute donostiarrek datorren astean, baina ostean bi neurketa zailekin topatuko dira. Madrilgo Atletikoren bisita jasoko dute Zubietan, eta ondoren Bartzelona ahaltsuaren aurka lehiatu beharko dituzte indarrak etxetik kanpo. Egutegi gogorra, beraz, donostiarrena.

Haurdunaldiarekin batera ondutako disko berria iragarri du Izarok abendurako

Idahon (AEB) ikurrina debekatzeko egitasmoa bultzatu dute Trumpen aldekoek

Investigan la aparición de un cadáver en el río Deba en Eskoriatza

Hallado en Urbasa el esqueleto de un bisonte de hace 4.000 años con una punta de flecha
