Jaso ezazue Foro Sozial Iraunkorrak antolatutako IV. Jardunaldien bigarren zatian bildu zaretenok EPPKren agurra.
Aro berri batean sartuta dago Euskal Herria, nahiz eta iraganeko ondorioek betetzen duten oraindik egunerokoa.
Zentzu horretan, gu geu gara horren frogarik nabarmenena. Eta, hein handi batean, preso eta iheslari politikorik gabeko Euskal Herria izango da zinez aro berri batean sartu izanaren adierazle garrantzitsu bat. Orduan, oraindik bizirik dagoen gatazkak bederen ez ditu kaltetu gehiago eragingo.
Gure ekarpenak helarazi ditugu. EPPK-k iragan urtean eztabaida sakona burutu zuen bere ildoa egoera berrira egokitzeko. Geroztik, ildo hori egikaritzen dihardugu. Eztabaida ez genuen egoerarik aproposenean burutu; eta gauza bera esan genezake ildo berria bultzatzeari dagokionean. Baina badakigu immobilismoa dela gatazka betikotzearen alde egin dutenen apustua.
Horregatik, bai Euskal Herriko Ordezkaritza osatzen duten norbanako eta eragileei eta bai Foro Sozialaren ahalegin eta hausnarketetan parte hartzen duzuenoi, gure eskerrak eta adorea helarazi nahi dizkizuegu, bakearen erdiesteari begira egiten ari zareten lanagatik.
Euskal Herria bihotzean, 2018ko urtarrilean
EPPK (Euskal Preso Politikoen Kolektiboa)

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza


