NAIZ
MADRIL

Bi aldiz atzetik joanda, berdinketarekin itzuli da Athletic Madrildik

Partidu zaila eta berdinketa ona. Hala laburbildu daiteke Athleticek larunbat honetan Vallecasen jokatu duen neurketa. Bi aldiz joan dira atzetik markagailuan zuri-gorriak, baina ontzat eman daitekeen puntuarekin itzuli dira Lezamara.

Bi aldiz atzetik joanda, ontzat eman daiteke Athleticek erdietsitako puntua. (@AthleticClub)
Bi aldiz atzetik joanda, ontzat eman daiteke Athleticek erdietsitako puntua. (@AthleticClub)

Neurketak itxura ona hartu du zuri-gorrientzat lehenengo minutuetan, baina konplikatu eta puntu bat eskuratzeko ere arazoak ziren ditute Athleticeko jokalariek. Bi korner jaurti dituzte lehenengo zazpi minutuetan, eta gertu egon dira gola egitetik 12.ean, baina Yulema Corres ez da iritsi area barruan baloia errematatzera.

Gola, baina, Rayok egin du, bere bigarren gol aukeran. Estela izan da gola gertu izan duena 21. minutuan, eta Laura baloia sareetara bidali duena 30.ean. Tirapuk baloia ukitzea lortu badu ere ezin izan du geratu.

Athleticek, baina, segituan eman dio buelta egoerarik, eta 38. minutuan berdindu du neurketa. Nekane izan da golegilea. Izan dute zuri-gorriek atsedenaldira markagailuan aurretik iristeko aukera, baina kale egin du Lucia Garciak 41. minutuan izan duen aukeran.

Mugitua izan da bigarren zatiaren hasiera, bi taldeentzako gol aukerekin. Jeniferrek izan du Rayorentzat 46.ean, eta Erika Vazquezek Athleticentzat 51.ean. Gola, lehen zatian gertatu bezala, etxekoek egin dute; Pilar Garciak bigarrenez jarri ditu aurretik bereak 54. minutuan.

Oraingoan apur bat gehiago kostatu zaio Athletici berdinketa lortzea, baina bizkor ibili dira bigarren aldi honetan ere. 63.ean egin dute zuri-gorriek beren bigarren gola, neurketako azkena izango zena. Nekane Diez eta Erika Vazquezek egin dute jokaldia, Yulema Corresek errematatu zezan.

Azkenean, eta gol aukera gehiagorik izan bada ere, 2-2 amaitu da neurketa.

Partidaren laburpen bideoa: