
Amaitu da Imanol Alguacilen garaiezintasun aroa. Lau neurketa iraun du aipatu aroak (berdinketa bat eta hiru garaipen), eta Malaga izan du azken geltokia. Bertan, 2-0 galdu du Realak, denboraldian zehar sarri erakutsi duen jarrera erakutsiz.
Gaur irabazita, datorren denboraldian Europan jokatzeko borroka bete-betean sartuko zen Reala, baina joko-zelaian ikusi denagatik ez dirudi jokalariek amets horretan sinesten zutenik.
Aldaketak egin ditu Orioko entrenatzaileak hasierako hamaikakoan. Besteak beste, aulkian geratu dira Aritz Elustondo, Asier Illarramendi, Mikel Oyarzabal eta William Jose, nahiz eta bigarren zatian azken lauak zelairatzera behartua izan den Alguacil.
Segituan aurreratu dira etxekoak markagailuan, 11. minutuan, kornerrez. Adrian izan da golegilea. Izan du Realak neurketa berdintzeko aukerarik. Esaterako, area barruan seinalatutako falta bat izan du alde talde txuri-urdinak, baina kanpora jaurti du Canalesek. Gola, baina Malagak egin du, 35. minutuan; Choryk egin du erdiraketa, eta Nesyrik gola.
Bigarren zati osoa zuen Realak aurretik neurketa iraultzeko, baina ez dute horretan sinetsi jokalari txuri-urdinek. Baloiaren jabetza bai, izan dute, baina gehiago izan dira kontraerasoan Malagak sortu dituen gol aukerak Realarenak baino.
Janauzajek izan ditu pare bat aukera, eta Diego Llorente ere gertu egon da gola egitetik, baina inoiz ez du arriskuan jarri Realak Malagaren garaipena.
Errepasatu partidak utzi dituen ezaugarriak NAIZen webgune berezian.

Hernaniko segadan atxilotu eta 29 urte preso eman zituen Garratz Zabarte hil da

Salud desaconseja el baño en 11 playas de Bizkaia y Gipuzkoa por la calidad del agua

La familia de Ander quiere esclarecer los hechos que acabaron con su vida

«Había gente que vivía en Irulegi mil años antes de los vascones que escribieron en la Mano»
