
Pasaiako Itsas Festibalaren egitaraua bukatu den arren, irekiera ekitaldirako iritsi behar zen ‘L'Hermione’ ontziaren zain jarraitzen dute. Bihar arratsaldean iristekoa da. «Jaialdia luzatu egingo da horrela, baina ez dugu orain arteko egitura guztia izango», adierazi dute antolatzaileek.
«Jaialdia bizi izan dugun ilusio berarekin gaude L'Hermione ontziaren zain eta erreplika zoragarri hau ikusi nahi duten bisitari guztiak gonbidatu nahi ditugu Pasaiara etor daitezen asteartetik igandera bitartean», gaineratu dute.
Bestalde, Pasaiko Udalak, Gipuzkoako Aldundiak eta Lakuak joan den asteburuan Pasaian Albaola elkartearekin batera antolatu duten Itsas Jaialdiari buruzko lehen balorazioa egin dute, oso positibotzat jo dutena.
Izaskun Gomez Pasaiako alkateak, Denis Itxaso Kultura eta Turismo diputatuak, eta Alfredo Retortillo Turismo sailburuak Pasaian elkartu den jendetza nabarmendu nahi izan dute, 115.000 pertsona ibili baitira ostegunetik igandera bitartean.
«Lehenengo edizioa zenez gero, ez genekin zer gerta zitekeen, inoiz erabili gabeko formula genuen esku artean, eta intuizioak esaten zigun une eta toki egokian geudela. Apustuak merezi izan du, batez ere, ikustea Pasaiako herriak nola egin duen bat ekitaldiarekin, konpromiso handia adierazita, harrotasunez eta pozez beterik pasaitarra izateagatik. Pasaia itxaropen eta etorkizun ildoetan jartzeko behar zen bultzada izan da», azpimarratu dute.
Modu batean edo bestean jaialdian parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkiete eta dagoeenko 2020ko edizioa prestatzeko lanean hasiko direla nabarmendu dute.

Nueve miembros del equipo rectoral de EHU derrotado disfrutan de altos cargos con el PNV

Aberri Eguna: EH Bildu reivindica soberanía y se ofrece como garantía ante el desorden global

«Fue una huelga por la dignidad», cien días de lucha en la planta de Michelin en Lasarte-Oria

Ernairen mezua Abadiñotik: «Euskal Herrian irabazteko benetako aukerak ditugu»
