NAIZ
SESTAO

San Juan, Orio, Hondarribia eta Arraun Lagunak indartsuenak Euskotren ligarako lehen sailkapen frogan

Igande honetan baieztatuko da Euskotren Ligan jardungo duen laukotea baina gaurko denborei begiratuta badirudi hanka eta erdi bertan dutela gaur lehen lau postuetan amaitu dutenek. San Juanek ziurra du, iaz irabazi eta gaurko postuarekin ziurtatu duelako, beste hiruek ere gertu.

San Juangoak garaipena ospatzen (@sanjuan_koxtape)
San Juangoak garaipena ospatzen (@sanjuan_koxtape)

Sestaoko banderak marraztu du aurtengo Euskotren Ligan egon litekeen laukotea, igandeko Zierbenakoa amaitu artean, ordea, tentuz aritu beharko dira gainerakoak. San Juan izan da gaur azkarrena, 4 segundo atera dizkio Oriori, eta iazko liga irabazi zuenez ziurtatu du dagoeneko aurtengorako txartela, lehen bostetan egitea aski zuen.

Indarrei begiratuta, eta gaurko estropada ardatz, Oriok ere ez luke sufritu beharko bihar sailkapen txartela lortzeko. Hondarribia eta Arraun Lagunak izan dira hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren, 10 segundora eta bosgarren sailkatua Kaiku izan da, baina 30 segundora.

Hala ere, Zierbenako igandeko estropadak erabakiko du aurten, Euskotren Ligan ariko diren lau traineruen zerrenda eta badaezpada serio jardun beharko dute denek.

Kaikuren ostean Donostiarra sartu da 35 segundora, Deustua 36ra, Tolosaldea 44ra, Puebla-Cabo 51ra, Hernanik San Juanek baino minutu bat gehiago behar izan du, Hibaikak 1'12" eta Lea-Artibai 1'44"-ra sartu da helmugan.