
Final laurdenetan da Kroazia. Majo sufritu behar izan du horretarako, eta Errusia du orain zain.
Penaltietara iritsi da neurketa, eta kale edo bale horretan suertatu da garaile. Aurrez, baina, neurketa interesgarria jokatu dute bi taldeek, maila handikoa, eta biek ala biek izan dute txapelketan aurrera jarraitzeko aukera.
Partiduak hainbat partidu izan ditu bere baitan. Lehena lehenengo bost minutuetan jokatu dena; lehenengo minutuan aurreratu da Danimarka Mathias Jorgenssenen gol bati esker, baina laugarren minutuan lortu du Mario Manduzkicek kroaziarren berdinketa.
Banakoaren ostean beste neurketa bat hasi da. Kroazia zen, adituen arabera, neurketaren pisua eramatearen arduraduna. Errealitateak, baina, zerbait ezberdina erakutsi du; Danimarkak gol aukera gehiago sortu ditu, joku hobea erakutsiz.
Mateo Kovačićen zelairatzeak, baina, guztiz aldatu du neurketaren nondik norakoa, eta Kroaziak partiduaren aginte makila berreskuratzea lortu du. Izan dute kroaziarrek neurketa lehenago erabakitzeko aukera: luzapeneko bigarren zatian, neurketa amaitzeko bost minuturen faltan, penaltia huts egin du Modricek.
Hala, penaltien txandan hobea izan eta Ivan Rakiticen azken golari esker egin du aurrera Kroaziak.
Emaitza guztiak, NAIZen webgune berezian.

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso

Euspel pide 4 años y medio para los antifascistas y ELA acusa a Lakua de proteger a Falange

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz
