
Basaurin egindako elkarretaratzean, hildako etxerik gabeko pertsonaren senide eta lagunei doluminak adierazi dizkie BesteBi elkarteak.
Azaldu dutenez, Manuk, 60 urte inguruko bilbotarrak, bi urte baino gehiago zeramatzan Basaurin bizitzen eta, denbora horretan, «sare informala sortzea lortu zuen, parrokiako eta udalerriarekiko lotura estua mantenduz; baina hala ere, ez zuen lortu eskainitako laguntzarekin aurrera joatea». «Egun batzuk erdipurdi ibili eta gero, pasa den igandean ez zen esnatu», adierazi dute.
BesteBi elkarteak azpimarratu du euskal jendarteak ez duela oraindik gizarte-bazterkeriaren «egoera gogor eta muturrekoena gainditu: kalean bizitzea, etxerik ez edukitzea».
Azken zenbaketen arabera, 285 etxerik gabeko pertsona daude EAEn, horietatik 163 Bizkaian.
Kalean bizi direnez gain, etxerik ez daukaten beste pertsona asko daudela ohartarazi dute: egoitza-baliabideren batean daudenak edo oinarrizko baldintzetara iristen ez diren etxeetan daudenak. Horiek ia 2.000 dira Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan.
Hori dela-eta, hiru dei egin dituzte. Alde batetik, administrazioei eskatu diete gizarte zerbitzuen «zorroa modu eraginkorrean garatzeko eta Euskadiko etxegabetasuna ezerezteko estrategia globala martxan jartzeko, pertsonak kale gorrian hiltzen jarrai daitezen saiheste aldera».
Bestetik, jendarteari galdegin diote ez ditzala etxerik gabeko pertsonak «ikusezin» bihurtu: «pertsona gisa, herritar gisa ikus ditzatela, eskubideak eta duintasuna dituzten herritar gisa».
Azkenik, komunikabideei eskatu diete «horrelako albisteen berri emateko, hain bidegabeak diren egoera hauek gaur egun ere ematen direla zabaltzeko, eta etxerik gabe bizi diren pertsonen diskriminazioaren eta estigmaren kontra borrokatuko diren mezu positiboak sortzeko».

Emiratos Árabes Unidos se implica en la guerra junto a Israel

Agentes encañonan a un joven y amenazan a una testigo en la Kutxi: «Deja de tocar los cojones»

La cooperativa sabía del derribo del palacete un año antes y una edil del PNV firmó el acta

El principal acusado de la muerte de Lukas Agirre rechaza la autoinculpación inicial
