Lehen txandan Hondarribia nagusitasun handiz gailendu da, 19:27ko denbora eginez. Hasiera-hasieratik egin du aldea, Orio, Cabo eta San Pedrok erritmoari ezin eutsi zebiltzan bitartean. Oriotarrak bere mailaz azpitik ibili dira eta azkenean 19:47ko denbora egin du, Cabo (19:43) beraren atzetik ere. San Pedrok, aldiz 20:00 markatu du.
Bigarren txandan, aldiz, borroka askoz estuagoa izan da, batez ere Zierbena eta Urdaibairen artean. Hain estua izan da arraunek elkar jo eta guzti egin dutela. Epaileek esku hartu dute eta zigorra ezarri diete bermeotarrei, azkenaren (San Pedroren) denbora ezarriz eta honi beste 15 segundu gehituaz.
#Kontxa18 Urdaibai eta Zuerbena, parez pare pic.twitter.com/axYraFytqS
— Imanol Intziarte (@imanolintziarte) September 2, 2018
Hala ere, Hondarribiaren denbora hobetzea lortu dute eta 19:26ko denbora egin dute helmugan. Santurtzik 19:41eko denbora egin du eta Donostiarrak, azkenik, 19.58.
Bigarren igandean, hilaren 9an, beraz, Zierbena, Hondarribia, Santurtzi eta Cabo ariko dira ohorezko txandan eta hiru lehenek dute bandera etxera eramateko aukera gehien, baina iaz bizi izan zen itzulia gogoan izanda, edozer gerta liteke oraindik ere.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

