
Mahai inguruak, tailerrak, musika, janaria, antzerkia, herri azoka eta umeen txokoa izango dira datorren urriaren 13an antolatu duten ekimenean. Piztu Bilbo, Itzali MTV egitasmoak gaur goizean aurkeztu du ‘Hamaika Botxo’ eguna Erriberako zubiaren parean.
Agerraldian azaldu dutenez, instituzioetatik bultzatzen ari diren Bilbko hiri eredutik kanpo gelditu diren elkarte guztiek «leku propioa» izango dute Uribitarteko pasealekuan.
Piztu Bilbo, itzali MTV ekimena joan den apirilean hasi zen antolatzen. Kultur eta gizarte arloko antolakunde ezberdinek osatzen dute egitasmoa eta Bilbo-Bizkaia edo Euskadi-Basque Country marka turistikoa edo ekitaldi handiak antolatzearen alde, hala nola Europako MTV sariak edo antzekoak, instituzioetatik bultzatzen den politikari kritika egiteko helburarekin sortu zirela azaldu zuten.
MTV sariak azaroaren hasieran banatuko dira BECen, azaroaren 4an, hain zuzen ere. Instituzioek 3 miloi euro ordaindu zituztela sari banaketa Bizkaian antolatzeko gogoratu dute agerraldian.
Joan den astean, Bizkaiko Aldundiak ezagutzera eman zuenez, sari banaketaz gain kontzertuak egingo dituzte Durangon, Barakaldon, Getxon eta Bilbon MTV sariak direla-eta.

Hernaniko segadan atxilotu eta 29 urte preso eman zituen Garratz Zabarte hil da

La familia de Ander quiere esclarecer los hechos que acabaron con su vida

Una muerta y cuatro heridas, atropelladas por un camión de la basura en Nabarreria de Iruñea

«Había gente que vivía en Irulegi mil años antes de los vascones que escribieron en la Mano»



