
Soineko baten maldizioarekin egin du lan Peter Stricklandek. Soineko gorri bat, aleatorioko bere erosleak edo erabiltzaileak hiltzen dituena. Giro zehatz batean kokatu du filma zuzendari britainiarrak, 60ko hamarkadara atzera egiten duen arropa biltoki handi batera. Elementu fetitxistak eta erotikoak txertatzen ditu, eta lanak baditu mundu gotikora eta banpirikora gerturaketa bat.
«Almazen handi horietan sartzea eta batez ere Erresuma Batuan beste mundu batean sartzea zen. Ez zen ohiko denda bat. Film hori garai hartan nintzen haurraren ikuspegitik egiten saiatu naiz. Ikusten genituen nola manikietan arropa tinteak ikusten ziren. Arraroa izan daiteke hau, baina gorputzeko fluxuek arropan bukatzen dute, izerdiarekin gerta daitekeen bezala. Arropak giza gorputzean duen kontaktu horretatik abiatu naiz», esan du zuzendariak hedabideen aurrean Andrew Starke ekoizlearekin batera.
Hilerokoarekin dagoen maniki bat edo alutik barrura iragarki afix bat sartzen duen dendaria. Ikuspuntu erotikoak eta fetitxistak erantsi dizkio Stricklandek bere lanari. «Menstruazio odola tinte gisa erabiltzen da. Jantziaren garrantzia hori aleatoria da», nabarmendu du. Aleatorioa den bezala soinekoaren jokaera edo hiltzeko erabakia. «Minbizia bezalakoxea da, aleatorioki hiltzen du, nor den begiratu gabe».

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

Medios árabes dan por segura la destitución de Imanol Alguacil en el Al-Shabab

Dimite la alcaldesa de Santurtzi «para no perjudicar la imagen del PNV»

Cisma en el Alarde: dimite el general por la reacción machista a la denuncia de la cantinera




