Larunbatean jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa Gernika-Lumoko Lizeo antzokian. Imanol Uria algortarrak irabazi zuen eta finalaurrekoetarako txartela lortu zuen.
200 bertsozaletik gora bildu ziren txapelketaren hasiera emanaldian. Bertan aritu ziren Asier Galarza Garai, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Imanol Uria Albizuri, Ion Barrocal Besga, Julen Erezuma Arzanegi eta Paule Ixiar Loizaga Legarra.
Ariketa guztiak egin ostean, Uriak lortu zuen puntu gehien batzea, (451,5). Horrela, finalaurrekoetarako txartela lortu du algortarrak, eta Berrizko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 18an. Besteak puntuazioen zain geratuko dira.
Erezuma bigarren gelditu zen 449 punturekin, eta atzetik izan ziren Galarza (448,5), Sarriugarte (439), Loizaga (414) eta Barrocal (382,5).
Gai-emaile beharretan Maite Berriozabal Berrizbeitia jardun zen. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izan ziren: Alaitz Etxanobe, Ander Txakartegi, Jon Jaio, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria eta Miriam Juaristi. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea aritu zen.
Hurrengo saioa
Hurrengo saioa igandean izango da Santurtziko Serantes Kultur Aretoan, 17.00etan. Bertan parte hartuko duten bertsolariak hauek izango dira: Arrate Illaro Etxebarria, Ekaitz Larrazabal Gutierrez Katxo, Eneko Abasolo Txabaki Abarkas, Imanol Arrutia Azkueta, Iñaki Iturriotz Zuluaga eta Malen Amenabar Larrañaga.
Guztira zortzi bertsolari iritsiko dira BECen abenduaren 15ean jokatuko den finalera. Finalaurrekoan topo egingo dute iazko finalistek aurtengo saioetako bertsolaririk onenekin.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Xabi Iraola 32 urteko igeldoarra proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokorra izateko
