
Bizipoza Jaia izan zen joan den irailaren 29an Errenteria-Oreretan. Izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkarteek osatzen dute Bizipoza elkartea. Egun, 33 elkarte barnebiltzen ditu, era guztietakoak, ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartetik hasi eta Juneren Hegoak arte eta denen artean antolatzen dute guztiontzat mundu duina eraikitzea helburu duen jai erraldoia.
Goizetik iluntzera arte, Errenteriara hurbildutako familiek jolasak, tailerrak, ikuskizunak, musika, dantzaz gozatu ahal izan zuten, guztia Bizipozan biltzen diren elkarteen lana gizarteratzea helburu.
Orain bideo honetan laburbildu dute egunak eman zuena.
Bizipoza elkartea Irrien Lagunak egitasmoaren barruan sortu zen, eta 2015. urtetik ari da lanean elkarte gisa. Udazkenarekin batera, urtero ospatzen dute Bizipoza jaialdia. Bizipozaren Jaiaren protagonista nagusiak elkarteak dira, eta festak haien lana agerian jartzeko balio du.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
