
Fermin Muguruza izan zen astearte iluntzean David Broncano aurkezle duen ‘La Resistencia’ telebista saioko protagonista. Movistar+ek emititzen duen elkarrizketa saio honetan umorea eta ironia lagun izan zituen irundarrak. Gonbitarekin oso eskertua, Estatu espainoleko komunikabideetan ez dutela gehiegi gonbidatzen eman zuen aditzera abeslariak eta umorez eta aldarrikapenez josi zituen erantzunak.
‘Black is Beltza’ animaziozko filma aurkezteko asmoz joan bazen ere, elkarrizketa pertsonala izan zen oso. Gorri-beltz bezala definitu du bere burua Muguruzak,joera anarkistak dituen komunistatzat, hain zuzen ere. Filma egin ahal izateko banketxean mailegua eskatu eta bere etxea abal bezala jarri behar izan duela azaldu du. Hartara, bere etxegabetzea ekiditeko zinemara joateko deia egin zuen Muguruzak.
Hogei minutu eskas dituen elkarrizketa honek zeresana eman du sarean eta YouTubek egunero egiten duen ranking-aren arabera Estatu espainoleko bideo ikusienetakoa da. Zehazki, 23. postua eskuratu du elkarrizketak pil-pilean atalean.
Donostiako Zinemaldian aurkeztu berri du ‘Black is Beltza’ filma, Haren jatorria Fermin Muguruzak egunkarian irakurritako albiste batean kokatzen da. 1965eko urrian, Iruñeko erraldoien konpartsak kalejira egin zuen New Yorkeko Bosgarren Etorbidean, baina erraldoi beltzek ezin izan zuten desfilea egin, arrazakeriaren ondorioz. Hari hortatik tiraka, 60ko hamarkadan gizartea irauli zuten hainbat gertakari aurkeztuko zaizkio ikusleari: Malcolm X-en heriotza, Pantera Beltzak, Kubako iraultzailea…

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
