
Atzo hasi eta bihar amaituko den Gazte Biran prekarietatea salatzeko ekimena egin du Ernai gazte antolakundeak Bilbon.
Aurrena prekarietatearen «milaka aurpegien» inguruko mahai-ingurua egin dute eta ondoren Confebaskera martxa egin dute eta atean poltsa batzuk bota dituzte, «gure bizitzak zaborretara kondenatzen» dituztela salatzeko.
Gazte antolakundeko kideek nabarmendu dutenez, hainbat irakaspen atera dituzte ostiral honetako ekimenetik.
Alde batetik, prekarietatearen inguruan kontzientzia sortu eta, urrats bat gehiago emanda, hai aurre egiteko aktibazio fase batera igarotzeko beharra dagoela esan dute.
Ildo horretan kolektiboki eta sektore desberdinetatik antolatzeko baldintzak sortu behar direla ondorioztatu dute.
Bilboko #GazteBira amaituta, hiru irakaspen enplegu prekarietateari lotuta.
— Ernai (@ernaigazte) 12 de octubre de 2018
➡️ Prekarietatearen inguruko kontzientziazioa sortu behar da.
➡️ Kolektiboki eta sektore ezberdinetatik antolatzeko baldintzak sortu behar ditugu.
➡️ Bizi-prekarietatea borrokatu eta #EHBizi! pic.twitter.com/JyoLa66jFg

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

