
Durangoko Azoka azken txanpan sartu da. Orokorrean edizio hau oso jendetsua izaten ari delaren sentsazioa dugu, baina gaurko goiza bereziki indartsua izan da. Larunbata eta eguraldi onari, ondo prestatutako egitaraua batu zaie. Stand ia guztietan zegoen jendea sinatzen, etengabean, eta guneetan jendea erakarri ohi duten musika talde eta hizlariak kokatu dituzte.
Hala, goizetik Ahotseneara sartzeko ilara egin behar zen. Gatibuk estreinatu du gaurko eguna, baina barruan zeuden bezain beste ikusle kanpoan gelditu dira ea txokoren bat sortzen zen zai. Azokako kaleak jendez lepo, goizetik hasi dira salmentak, eta megafoniako ahotsak etengabe iragartzen zuen bata edo bestea egongo dela liburuak edo diskoak sinatzen. Horiek zeuden lekuetan are jende gehiago pilatzen zen, dedikatutako sorkuntzen bila.
GARAko postuan Jokin Urain eta Mertxe Aizpurua zeuden, goizetik, euren liburuak erritmo onean sinatzen, eta gure kidea den Aitor Agirrezabal ere bertan zegoen, Txalapartako standean, Altsasuko gertaeren inguruko liburuaren arira, eta oso ondo saltzen ari dela baieztatu du. Landakoren bueltan ez ezik, Irudienean zegoen beste ikusmira gaur, bertan "Soinujolearen semea" filma aurkeztu baitute.

El juez encarcela a los dos detenidos en Irun, imputados por «terrorismo» pero sin pruebas

El PP elige a un joven muy activo en redes en busca de un escaño por Gipuzkoa 15 años después

Días de alta tensión para el PNV por la posible disputa Bengoetxea-Etxanobe

Aitor Esteban se marca un Alberto Núñez Feijóo, quien no fue presidente porque no quiso



