Mobilizazio nagusia 12.30etarako Clemenceau plazan egitekoa zen arren, goizeko lehen ordutik kalera atera dira herritarrak protesta egiteko. Ordurako Biarrizko kaleak hartuta zituen Poliziak.
«Txaleko horien» presentzia nabarmena da eta Poliziak estuki bijilatzen ditu.
Txaleko horiak Jean-Yves Le Drian Kanpo Harremanetarako eta Europarako ministroa errezibitzeko prest #G7 pic.twitter.com/JMtWySZ2WI
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) 18 de diciembre de 2018
Biarritzera joan da Jean-Yves Le Drian Kanpo Harremanetarako eta Europarako ministro frantsesa, besteak beste, 150 enbaxadore hartuko dituena, 2019ko udan G7 taldeak bertan egingo duen goi-bilera prestatzeko lanen baitan. Emmanuel Macron presidentea zen Biarritzen egotekoa, baina atzo utzi zuen bidaia bertan behera. Bertako hautetsiek egin diote harrera.
Jean-Yves Le Drian est accueilli par les élus du Pays Basque à l’Hotel de Ville de #Biarritz #G7 pic.twitter.com/TNDOIvR4Wl
— Goizeder Taberna (@Taberna_G) 18 de diciembre de 2018
Segurtasun neurri handiak hartu dituzte eta erdigunean trafikoa moztu dute. Lurrazpiko aparkalekuak ere itxi egin dituzte.
Clémenceau plaza, Herriko Etxearen sarrera. Hustu dute hiriko erdigunea ministroari harrera egiteko. #g7 #biarritz pic.twitter.com/pknM1jQdsw
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) December 18, 2018
Tentsio uneak ere izan dira, izan ere hainbat «txaleko horik» poliziei iskin egin eta Bellevue zentrora hurbildu dira, segurtasun eremuan sartuta. «Macron demission» eta «Gora Euskal Herria» oihukatu dute.
Los chalecos amarillos, tras dos horas de caza del gato y el ratón con la policía, han logrado romper el cordón de seguridad. Están en la parte trasera del palacio de congresos Bellevue. "Macron dimision" y "Gora Euskal Herria" oihuak. #GiletsJaunes #g7 #Biarritz pic.twitter.com/150wiawMcC
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) December 18, 2018
Une batean, gas negar-eragileak erabili ditu manifestarien aurka.
Gases lacrimógenos contra manifestantes en #Biarritz #g7 #GiletsJaunes pic.twitter.com/tqULzjsT9H
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) 18 de diciembre de 2018
Ordu batak aldera, manifestari altermondialista, antikapitalista eta «txaleko horiek» bat egin dute eta Poliziaren hesiak gaindituta, Clemenceau plaza hartu dute.
Orain bai altermondialista / anti kapitalistak (berdez) eta txalekoak (horiz) batera. Polizi harresiak lurrera bota eta Clemenceau plaza liberatu dute. #G7 #Biarritz pic.twitter.com/ufpqcKhZGl
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) December 18, 2018
Poliziaren erantzuna negarra eragiteko gasak jaurtitzea izan da berriro ere.
Carga en #Biarritz. La policía lanza gases lacrimógenos. #G7 pic.twitter.com/Ctx4mP3SwR
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) December 18, 2018
Emakume bat artatu behar izan dute gasaren ondorioz.
Una mujer atendida junto a un portal tras ser gaseada por la Policía. Está ocurriendo. Es #Biarritz @naiz_info #G7 #GiletsJaunes pic.twitter.com/fQyNJq6Xrf
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) December 18, 2018
Gomazko pilotuak ere erabili dituzte poliziek.
🔴 Tirs de flash-ball à Biarritz #g7 pic.twitter.com/rUBNGaBiAk
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) December 18, 2018