
‘Euskal Herrian euskaraz’ abestiaren akordeak Ugandako herrixka batetik datozkigu. Iganga Commnunity Brass Bandako kideak dira azken ordutan gure sare sozialetan euren lekutxoa aurkitu duten protagonistak.
Ugandaren hegoaldean dagoen herri behartsu bateko musika eskola da Iganga Commnunity Brass Band. Bertako neska mutilentzako aukera bat izan nahi du eskolak, auzoan nagusi diren drogez eta alkoholaz aldendu eta bertako gazteei etorkizun hobeagoa bat eskaini asmoz.
Bideoan azaltzen dutenaren arabera, kaleko umeak dira musika eskolako ikasle ugari eta eskolak bizilekua, janaria, osasun arretak eta eskolatzea eskaintzen die umezurtzak diren haur hauei.
Eskolak aldizkako dohaintzei eta bandaren irabaziei esker egiten du aurrera. Izan ere, beste gastuez gainera, etxe eskolaren alokairuari aurre egin behar die eskolak.
Zorionak eta urteberri ona Ugandatik opatzeaz gainera, muxu handi bat bidaltzen dute euskara jatorrean.
Bideo eder honekin egitasmoa ezagutzera emateaz gainera, laguntza eskatzen dute eskolak biziraun eta Ugandako gazte hauek etorkizun oparoa izan dezaten. Laguntzeko egin klik HEMEN.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona
