NAIZ+

Musika eta elkartasuna bat Urretxun, pertsona migratzaileei laguntzeko

Musikualdia kontzertu sorta egingo dute Urretxu Zugamarragako gaztetxean bihartik hasi eta larunbata bitarte. Gaztetxean arropa jasoko dute Gipuzkoa eta Lapurdi artean dauden pertsona migratzaileei laguntzeko Irungo Harrera Sarearekin batera.

Irunen dauden pertsona migranteak Irungo Harresa Sarearekin batera.jpg
Irunen dauden pertsona migranteak Irungo Harresa Sarearekin batera.jpg

Bihartik hasi eta larunbata bitartean Musikualdia kontzertu sorta egingo dute Urretxu Zugamarragako gaztetxean. Sei taldek joko dute oholtza gainean eta pertsona migratzaileak laguntzen dituen Irungo Harrera Sarearentzat jasoko dute arropa.

Kontzertuak eta arropa bilketa Eltzekondo kolektiboak antolatu ditu. Hilaren 27an Alter Ego herriko taldeak eta Zizel talde azpeitiarrak joko dute. 28an Morau musikari hernaniarraren eta Behe Nafarroako Alba taldearen txanda izango da. Bukatzeko, 29an Urretxuko Northagirres taldeak eta Gasteizko Montauk-ek joko dute. Kontzertu guztiak gaztetxean izango dira, 22.30ean hasiko dira eta sarreraren prezioa 5 eurokoa da.

Hiru egun horietan arropa bilketa ere egingo dute, Gipuzkoa eta Lapurdi artean dauden pertsona migratzaileei laguntzeko. Arropa bilketa Irungo Harrera Sarearekin batera antolatu dute.

Lagundu nahiz izanez gero, hauek dira gehien behar diren arropak: gizonezkoen arropa beroa (neurri txikiak), oinetakoak (40-43 neurri ingurukoak), motxilak, eskularruak eta txapelak. Telefono mugikorrak ere behar dituzte. Arratsaldero 18.00tatik aurrera bilduko dute arropa.

Irungo Harrera Sarea uztailetik dabil jo eta su lanean, Estatu frantsesera igaro ezin duten pertsona migranteen alboan. Gurean dauden bitartean, egonaldia goxatzen saiatzen da boluntarioz osatutako sarea hau, instituzioek eskaintzen ez duten arropa, jakiak, eta konpainia eskaintzen.