
Berezia izango da aurtengo Gazte Topagunea, modu honetan iragarri dute: «40 urte eder eta borrokalarien uzta bilduz, gazteria independentista, euskaldun, sozialista eta feministon topagune erraldoia». Lemoan du hitzordua Ernaik eta Aitzinak apirilaren 19tik 22ra bitarte antolatu duten ekimenak eta NAIZekin hitzarmena sinatu dute honen jarraipenerako.
Gaurdanik hasita ekimenaren berri jaso eta zabaltzeko esfortzu berezia egingo dute NAIZek eta GARAk. Helburua Gazte Topaguneari beste dimentsio bat ematea da bai alor komunikatiboan eta baita zerbitzu eta egitarauari dagokionez ere. Topaguneko egunetan ere ekarpen komunikatiboa berezitua egingo da.
Akeita NAIZ gunea
Udaberriko jaialdian zehar nabarmenena, agian, Akeita NAIZ gunea izango da, ohiko kafe karpak izaera berezia izango baitu. Hatortxu Rocken izan zirenek gogoan izango dute hango NAIZ gunea, egitarauari ekarpen propioa egiteko balio izan zuen, ekimenari jarraipen informatibo berezia egiteko akuilu izateaz gain. Antzeko ereduari tiraka egingo dio NAIZek ekarpena 2019ko Gazte Topagune berezi honi.
NAIZen irakurle eta harpideentzat ere izango du onurarik, noski. Datak gerturatu ahala informazio gehiago ;)

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

