
Martxoak 30ean, Bilbo mugimenduz, ametsez, aldarrikapenez, kulturaz, ideiez, eztabaidaz, eta jai giroz betetzeko asmoa dute. «Elkarlanean Euskal Herri aske, demokratiko eta solidarioa eraikitzen gabiltzanontzako bat egite eguna ospatuko dugu», adierazi dute gaur Donostian egin duten aurkezpenean.
«Mugidak hamaika borroka, ilusio eta helburu batu nahi ditu; izan ere, mugitzen gaituen indar eta gogo bakoitzak, herri proiektu orokorra zizelkatzen du. Asko eta anitzak dira gutako bakoitzak aurrera daramatzan gudak; eskolan, lantokian, erosketak egiterakoan, zaintzan, integrazioan, euskaran… eta asko eta anitzak dira lortu ditugun garaipenak. Hori guztia ere ospatu nahi dugu, eta guztion artean emozioak elkarbanatu, Azkoiendik Sestaora, eta Kanpezutik Maulera mugi daitezen ideiak, ekintzak eta ametsak», azaldu dute.
«Mugida! aldi berean, deia, mugimendua eta ekintza da. Indar guztiak batzeko deia, indar txiki eta handien eraldatze gaitasuna pizteko mugimendua eta guztiona eta guztiontzat izango den Euskal Herri askearen oinarriak jartzeko ekimena», gaineratu dute.
«Ekitaldi handia izango da Mugida, ekimen txikiz osatua; konferentziak, taillerrak, kontzertuak, eztabaidak, gastronomia… Auzolana da Mugida, nahi duen orok parte hartu eta eraikitzen lagundu dezakena. Borroka guztiak eta amets guztiak bat egingo duten unea da Mugida; Bilboko alde zaharrean barrena; kalean, eszenatokietan, areto eta balkoietan», nabarmendu dute.
«Mugida ere herrien xamurtasuna da! Europa eraldatzen dabiltzan mugimendu ezberdinek ere bere lekua eta txokoa izango dute Bilbon eztabaida eta praktika ezberdinen bitartez ekimenak partekatzeko, hitz, ideia eta elikagai artean», erantsi dute. Katalunia izango da gonbidatu berezia eta calçotada dastatzeko aurkera izango da.

Hasta seis agentes de la Policía Local de Santurtzi redujeron violentamente a Ander Sáenz

De los «bobbies» de Garaikoetxea al «búnker» de la Brigada Móvil, ¿hay vuelta atrás?

La guerrilla sentimental de Silvio Rodríguez

Los guardias civiles que crucen por la «pasarela» cobrarán más que los policías forales

