Joan den azaroan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horren barruan zehaztu zen bi erakundeek erdi bana finantzatuko dutela proiektua. ETSk egiten duen ekarpenaren parte bat, Bizkaiko Aldundiak metroaren 3. linea eraikitzeko sinatutako hitzarmenetik dator.
Esperantzako pilotaleku zaharra 2015ean eraitsi zuten, 3. lineako Zazpikaleak geltokia eraikitzeko lanak errazteko. Bi eraikin, pilotalekua, zenbait egoitza, eta bi lekuetarako sarbideko ataria jasotzen duen eraikina bilduko dituen bolumen bakarra planteatzen ditu Itxaropen kalea 4 zenbakiko eraikinaren orubea okupatzeko diseinatutako proiektuak.
Pilotaleku berria geltokiaren estalkiaren gainean egongo da, Itxaropena kalean, eta barruti itxia izango da, 30 bat metro luze eta 20 bat metro zabal. Harmailek zazpi eserleku lerro izango dituzte, eta egituraren azpian sartuko dira komunak eta aldagelak. Zazpi lerroek 300 pertsona inguru eserita egoteko lekua emango dute. Frontoia Bilbao Kirolak udal erakundeak kudeatuko du.

Indurain lo da todo y un poco más en el surrealista y multitudinario encierro de la villavesa

Dos niños y su madre fallecen ahogados en la presa de Erronkari

Todo el valle, consternado por las tres muertes de Erronkari «en un cúmulo de mala suerte»

Baionarren arteko gako trukaketa, bestetako sarraila irekitzeko
