
Sarako herria kez inguratu zuen sutea piztu zen otsailaren 16-17ko asteburuan, Lizarrietako maldetan. Gertatutakoa sute kriminala izan zelakoan salaketa ezarri zuen, joan zen ostiralean, Jean-Baptiste Laborde-Lavignettek. Erabakia azaltzeko orduan zera deitoratu zuen auzapezak, «sastraka erretzetik harago» sute horrek azken hamarkadetan garatutako zuhaitzen landaketa egitasmoari eginiko kaltea. «Oraindik ez ditugu guztiz neurtu kalteak, baina domaia 550.000 eurotik gorakoa dela ziur gara», gehitu zuen.
Su Aski kolektiboak sasitza erretzeko ohiturari buruz informazio lana egiten du aspalditik. Era berean, laborantza eta basogintzari buruz «agintariek bultzatzen duten eredu produktibista» auzitan ematen du.
Lehenik eta behin, tradizioaren izenean sustatzen den praktikari buruz hainbat ñabardura egiten ditu taldeak. Bere erranetan, «azken asteotan gertatu diren istripuek argiki erakusten dute oraingo suak ezin direla inondik inora sastraka erretzeko ohitura zaharrarekin alderatu». Oroitarazi duenez, «iraganean auzoek kolektiboki garbitzen zuten mendia, egun osoan zehar sasitza erretzeko suaren zaintza bermatzen zuten, hego haize boladek istripu larriak ekar zitzaketela jakitun».
Auzolana apalduz joan denez, «ezin dira aspaldiko jarduerak berdin atxiki, are gutxiago kontrolik gabeko suak egiteko baimenak eman, kalte larriak eragiten baitituzte», ohartarazi du.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
