Martxoaren 4ean abiatuko da Euskal udalekuetan izena emateko epea. Urtero bezala, Abaigar (Nafarroa), Bernedo (Araba) eta Goñi (Nafarroa) izango dira udalekuen kokalekuak eta 2002 eta 2012 urteen artean jaiotakoak joan ahalko dira txanda desberdinetan.
40 urte baino gehiago pasa dira euskara hutsezko udalekuak antolatzen hasi zirenetik, eta gaur egun ere hasiera hartako asmo eta ilusio berberak dituzte Abaigar, Goñi eta Bernedoko Euskal Udalekuetan dabiltzan hezitzaileek. «Lan boluntarioa eginez, Euskal Herri osotik gure artera datozen ume eta gazteei udan ere euskaraz bizitzeko eta gozatzeko aukera eskaintzen diegu», diote euren web orrian.
Sareetan ere bideoa zabaldu dute Euskal udalekuak zer diren ezagutzera emateko.

Gipuzkoa
Aparece el cadáver de una mujer en la playa de Itzurun de Zumaia

Nafarroa
Vuelve a desaparecer el tropezón en recuerdo de Xabier de Frutos, repuesto esta mañana

Deportes
García Loza, la policía... y el héroe de San Mamés

Música
Palau Sant Jordi bete eta milaka bihotz konkistatu ditu ETS taldeak

Euskal Herria