Baionako abokatuek bereko ekarpena egin nahi izan diote aurten Martxoak 8a kari deituriko mobilizazio egunari. Hartara, goizeko 9tik eta 12.00ak arte hitzordua hartuko duten emazte guztiek aholkularitza juridikoa dohainik jasoko dute. Abokatuen Elkargoak azaldu duenez, hiru ordu horietan oso bestelako aferak jorratzeko aukera izanen dute hitzordua eskatuko duten emazteek, berdin familia zuzenbideari dagozkien gaiak zein lan alorreko aferak.
Bestalde, biharko mobilizazio egunak era berezian zaintzaren gaia erdigunean ezarriko duela aintzat hartuta, MRA fundazioak hitzaldia antolatu du, gaur 20.00tan, Cordeliers karrikako bere egoitzan, "Ahalduntze feminista borrokaren ondorioz" lelopean, Onintza Iruretak Bizkaiko zahar etxeetako langileek egindako greba luzea izanen du aipagai.
Horretaz gain, emazteen lan egitasmoak sustengatzeko xede duen Andere Nahia elkartea hitzaldia antolatu du, bihar goizeko 9.30tan Uztaritzen. Hervé Jonathan suprefetak parte hartuko du Pirinio Atlantikoko departamenduak M8 kari osaturiko egitarauan sartzen den topaketan.
Hendaiako Herriko Etxeak, herriko emazteen kolektiboa eta 2.000 Expressions taldearekin elkarlanean, irakurketa antzeztua proposatuko du, arratsaldeko 19.00tik aurrera Ondarraitz klubaren egoitzan.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
