Arantxa MANTEROLA
LARRESORO

Langabeziaren kontra, industria sustatzea da «arma nagusia»

Behin baino gehiagotan errepikatu zuten baieztapen hori atzo, Larresoron, Industriaren Astearen egitaraua eta nondik norakoak aurkeztean. Estatu osoan bezala, Ipar Euskal Herrian ere zenbait ekimen izango dira industria sektoreko jarduera ezagutarazteko eta bertako askoren mesfidantza alboratzeko.

2011. urtetik goiti urtero antolatzen den Industriaren Asteak izango du isla Ipar Euskal Herrian ere. Izan ere, ekimen andana antolatu dute 9. ediziorako. Inox Pyrenees enpresan egin zuten aurkezpena sektoreko zenbait ordezkarik, hainbat hautetsi eta Pirinio Atlantikoetako Hezkuntza Akademiako zuzendaria bertan zirela.

Lurraldean industriak duen presentzia ezagutaraztea da helburuetako bat, baina ez bakarra, aldi berean, sektorea «erakargarriago» egitea ere bilatzen baitute. Izan ere, egun oraindik aurreiritzi asko apurtzeke daudela uste dute eta hori, gainera, «kalitatezko eta hobekien ordaindutako enplegua» sortzen duen sektorea izanik.

«Eraldaketa sakona» gertatzen ari da industrian, batez ere teknologia berrien garapenarekin, eta horrek prestatutako langileak exijitzen ditu. UIMM Aturriko bailarako Metalgintzako presidente Ary Plagnolek adierazi zuenez, beste hainbat egiturarekin elkarlanean (Pôle Emploi, Merkataritza eta Industria Ganbera-MIG, erakundeak, Hezkuntza...) urtero langileak formatzeko ahalegina egiten dute. Hala, aipatu eskualdean dauzkaten formakuntza guneei esker, urtero 520 ikasle lanbide heziketan eta ingeniaritzan, 2.500 lagun etengabeko formakuntzaren baitan eta 300 bat langabe prestatzen dituzte.

Aberastasuna eta enplegua

Industria jarduera «birlokalizatzen» ari den zantzu argiak daudenean eta 2016tik sektorea berriro hazkunde bidean jartzen ari dela sumatzen denean, industria «aberastasuna eta enplegua sortzen duen sektore nagusia» dela nabarmendu zuten Plagnolek zein Philippe Neys Medef patronaleko buruak. «Langabeziari aurre egiteko arma nagusia da industria», esan zuten biek, enpresetan «karrera egiteko» aukerak aipatuta.

Pantxoa Bimboire MIGeko ordezkaria ere Euskal Herrian industria «balioesteko beharraz» mintzatu zen, merkataritza eta eraikuntzarekin batera, ekonomiaren zutabetzat jota. Euskal Herrian «industriagintza zirkuitu motzen ekosistema propioa» ezartzeko aukera ere aipatu zuen, «mugaz gaindiko kokapenak zabaltzen dituen aukerak» gogoraraztea ahaztu gabe.

Egitarauaren baitan, besteak beste, 50 enpresa bisitatu ahal izango dira, mahai-inguruak egingo dituzte, Bidarteko Estian Emakumea eta Industriari buruz martxoaren 26an izango dena esateko, eta Enpleguaz foroa Hendaian apirilaren 4an.

 

Ipar Euskal Herria, integrada en «Territorios de Industria»

Los asistentes a la comparecencia de ayer no obviaron subrayar la importancia de la reciente integración de Ipar Euskal Herria en el dispositivo «Territorios de Industria» puesto en marcha por París el 10 de marzo.

Al principio, el territorio vasco no formaba parte del plan gubernamental dirigido a impulsar la actividad industrial en determinadas mancomunidades, algo que contrarió sobremanera a los agentes del sector y también a la Mancomunidad Vasca.

La acción conjunta de ambos, tal como subrayaron los presidentes de la UIMM-Adour Atlantique, de Medef Pays Basque y el propio Jean-René Etchegaray, ha tenido como resultado la inclusión en el programa junto con otros 135 territorios intercomunales que se beneficiarán de una financiación estatal de 1.000 millones de euros, orientados a programas de acción cuyos ejes prioritarios serán la contratación de empleados y trabajadores, la innovación, el impulso de la atractividad de estos territorios en el extranjero, y la simplificación administrativa y reglamentaria.

Etchegaray, presidente de la Mancomunidad Vasca, declaró ayer que el hecho de que hayan sido admitidos en este lábel indica que «aunque no contemos con una gran industria, le damos la importancia y atención que se merece», y prometió que seguirán apoyándolo, en tanto en cuanto la economía es también parte de las competencias de la M.V. A.M.