
«Informatzen jarraituko dugu. Kazetaritza ez da delitua» lemapean, Donostiako egia auzoko epaitegien atarian elkarretaratzea eginda elkartasuna adierazi diote ‘Argia’ astekariko Lander Arbelaitz kazetariari.
Iazko maiatzean argitaratutako informazio baten harira jasotako salaketa tarteko deklaratu behar izan du Arbelaitzek. Bi ertzainek «irainak» egotzi dizkiote kazetariari.
Lantaldearen izenean eginiko adierazpenetan, konponbide justu bakarra epaiketa ez egitea dela adierazi du Mikel Garciak, ‘Argia’-k jaso duenez.
Epaitegietako hitzordu honen atarian, 400 eragile eta norbanakok bat egin dute gertatutakoa salatzeko eta kazetaritza defendatzeko manifestuarekin.
‘Bizitza da handiena’ ekimenaren bueltan Ernaik deitu zuen prentsaurreko batera agertu zen polizia, hura egin zutenak identifikatzera. Euskaraz zuzendu zitzaizkien gazteak poliziari eta hauek mespretxuz erantzun zieten gazteleraz. Honen berri jaso zuen ‘Argia’-k eta poliziak dio bertan jasotzen den informazioa «iraina» dela.
Euren jarreragatik barkamena eskatu zuen Ertzaintzak hilabeteak beranduago, baina identifikatu zuten pertsonari zigorra ezarri zioten, hala ere, eta haren berri eman zuenetako baten aurka ere egin dute.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona
