Mutiko koxkor bat baino ez zen Joseba Asiron, Jose Luis Elkorok Bergarako aginte-makila hartu zuenean. Garai hartaz anekdota eta pasarte ugari dakarte burura batak zein besteak. Orduan, Elkorok nabarmentzen duenez, ezkerreko abertzaleen ametsa Iruñeko Alkatetza eskuratzea zen, eta horra hor Joseba Asiron 2019. honetan, bidea eginez.
Bunker moduko erregimenen ostean udaletxeak irekitzeko moduaz mintzo dira bergararra eta iruindarra solasaldi honetaz. Udalen funtzio politikoa aipatzen dute, bai eta abertzaleen arteko harremanaren gaia ere: Txibertan lortu ez zen elkarlana errealitate da egun Iruñeko Udaletxeko Gobernu taldean, EH Bilduk eta Geroa Bai batera egiten baitute lan.
Etorkizunari begiratzen diote azkenik, oso itxaropentsu, Jose Luis Elkorok eta Joseba Asironek, bideo aurrerapen honetan entzun daitekeenez. Guztia, bihar GARAko orrialdeetan.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
