
Arabako Lopida herrian Repsolek duen hornitegian jarritako instalazioan potentzia horretarako egokiak diren ibilgailu elektrikoak sei minutuan birkargatzeko aukera dago, hartze konbentzional batean ematen den denbora bertsua. 700 kW-eko gehieneko potentzia duen karga ultrarineko sistema berria hornitzeko gune guztien artean banatu daiteke, ibilgailuen karga-ahalmenaren arabera.
Instalazio honen inaugurazio ekitaldian Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatua, Emiliano López Atxurra IBILeko presidentea eta Arantxa Tapia Lakuako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua, Ramiro González ahaldun nagusia eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea izan dira, beste agintari batzuen artean. izan dira, beste agintari batzuen artean.
Azaldu dutenez, «karga ultrarinez birkargatzeko sistema berriak aurrerapen handia ekarriko du ibilgailu elektrikoaren erabileran, hiriarteko garraiobide moduan». Imazen iritziz, «birkargatzeko gune hau izateak aukera ematen dio Repsoli erreferente bat izaten jarraitzeko mugikortasunaren alorrean, Espainian, herrialdeko birkargatzeko sare elektriko publiko handienean parte hartzen ari dena jada».
Lopidako karga ultrarinez birkargatzeko gunea Ibilek instalatu du, birkarga elektrikoaren alorrean teknologia, zerbitzuak eta ahalbideak garatzeari begira, Repsolek eta EEE Energiaren Euskal Erakundeak eratutako enpresa dena. Aurrerantzean, eragiketen eta mantentze lanen ardura ere enpresa horrena izango da. Merkatuan dagoen edozein ibilgailu elektrikok erabil dezake azpiegitura hori; izan ere, gune berri horietan birkargatzeko konektore estandarrak jarri dira: Combo CCS (350 kW-eraino) eta CHadeMO (100 kW-eraino). Birkargatzeko azpiegitura mota ezberdinak daude, hornitzeko gunearen potentziaren arabera. Horrek eta ibilgailu bakoitzaren ezaugarriek eragiten dute bateriak kargatzeko abiaduran edo denboran.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
