
Pilotekin inolako arazorik gabe, ez ohiko bisitari batzuen bisitak bereganatu du Bizkaia Pilotalekuan bildutakoen arreta, izan ere, lau finalistek Eusko Jaurlaritzak bidalitako dopinaren aurkako kontrola pasa behar izan baitute saioa amaitutakoan. Lehen aldia da final baten atarian halakorik gertatzen dela eta gainera, kontuan izan behar da lau pilotari hauek berak kontrola pasa zutela orain hiru aste Bilbon jokatutako finalerdietako partida eta gero. Hau izan da gainera, NAIZek jakin duenez, txapelketa guztian orain arte egin den era honetako kontrol bakarra.
Gainontzean normaltasun osoz joan da aukeraketa, bi bikoteak gustura agertu baitira saskian aurkitu dituzten pilotekin. Bi bikoteak bat etorri dira saskian zeuden pilota guztiak antzekoak zirela nabarmentzerakoan eta alderen bat bilatzen jarrita, «guretako bat agian pixka bat gehixeago ibiltzen da lurretik», adierazi du Rezustak. Pisuetan, halere, bada desberdintasunik eta Irribarria-Zabaletak aukeratutakoak pisutsuagoak dira (106,7; 106,4 eta 105.5). Iazko txapeldun ordeenek, ordea, 105,6, 105,1 eta 104,9 gramo eman dituzte baskulan.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
